Programak

Herritarren Taldeak Programa

Herritarrekiko komunikazioa errazteko aldera participa@policia.es posta elektroniko hau sortzen da. Posta elektroniko honen bidez kezkak, eskakizunak eta segurtasunari dagozkion kontuak bideratu ditzakete herritarrek.

Herritarren Taldeak programaren helburu orokorrak honako hauek izango dira:

  • Herritarren taldeen ordezkariekin harreman arinagoa eta bizkorragoa izatea. Talde hauen artean merkatariak, auzo-elkarteak eta ahultasun egoeran dauden taldeak, desgaitasunen bat duten pertsonen taldeak esaterako.
  • Talde hauei modu zuzenean eragiten dieten arazoak ezagutzea eta segurtasun esparruan egin daitezkeen arazo horien planteamenduak.
  • Herritarren segurtasuna hobetzeko eta haiei gehien kezkatzen dieten kontuei zuzendutako segurtasun-planak, programak eta estrategiak aplikatzeko orduan Polizia-Instituzioak erantzun bizkor eta eraginkorra emateko aukera izan dezan.