Salatu

Gogoratu edozein nortasun agiri komisaldegira ekartzea, besteak beste, N.A.N., PASAPORTEA, A.I.Z. (atzerritarren identifikazio-zenbakia) eta abar, baita lapurtutako gauzen zerrenda bat ere, ahal bada serie-zenbakia, modeloa, marka, IMEI kodea (telefono mugikorren kasuan) eta objektua identifikatzeko balio duen edozein ezaugarritasun dituena, eta bai segurtasun kamerek grabatutako bideoak ere, horiek izanez gero.

Non eta nola salatu

Beti ere edozein komisaldegietara hurbil zaitezke, eguneko 24 ordutan eta asteko 7 egunetan irekita daudelarik.

Era berean salaketa ematen dizugu, telefono edo interneten bidez egin daitekena.

Ohiko galderak (faq)
  • Gora joan

    Zer egingo dut biktima izan banaiz edota delituzko ekintzarik ikusita banago?

    • Lehen baino lehen berri eman, telefonoen bidez 091 edo 112 zenbakira deituta zein poliziaren bulegoetan agertuta.
    • Gertaera hori igaro ahala pertsona gehiago izan dela ekintzaren lekuko konturatuta bazaude, gonbidatu poliziaren bulegoetan agertzeko edota eskatu telefono zenbaki bat harremanetan jartzeko.
    • Ekintza horien egilea ikusita bazaude, saiatu ezaugarri, tatuaje, itxura fisiko, arraza edo ihesteko hartu zuen norabideari erreparatzen.
    • Lapurketa edo ebasketarik jasanda bazaude...Ez ukitu ezer, orokorretan eszenatoki horietan aztarna, polizia-ikerketarentzako lagin interesgarririk eta abar gera daitezke.
    • Tratu txarrik egon bada eta tratu txarra eman duena etxebizitzan baldin badago, atera handik y bilatu aterperik konfidantzazko auzokideren etxean edo bilatu laguntza kalean bertan. Deitu 091/112 zenbakira!
  • Gora joan

    Zein nortasun agiri eraman behar dut poliziaren bulegoetara?

    • Edozein nortasun agiri, besteak beste, N.A.N., pasaportea, A.I.Z., eta abar.
    • Lapurtutako gauzen zerrenda bat, ahal bada serie-zenbakia, modeloa, marka, IMEI kodea (telefono mugikorren kasuan) eta objektua identifikatzeko balio duen edozein ezaugarritasun dituena, eta bai segurtasun kamerek grabatutako bideoak ere, horiek izanez gero.
  • Gora joan

    Dagoeneko salaketa jarrita dugu, eta orain zer?

    Aurreko Prozedudura Krimilaren Legearen arabera atestatu oro epaitegira izan zen bidalita, delituzko ekintzaren egilea ezagututa ala ez. 2015. urteko lege horren aldaketa kontuan izanda, bakar-bakarrik egile ezaguna dutenak bidali behar dira. Poliziaren bulegoetan geratuko dira egile ezezaguna dutenak, Fiskaltza edo Justizia Agintarien esku, baina hauei bidalita izan gabe, hurrengo gertaeraren bat suertatzen ez bada:

    1. 1. Bizitza, osotasun fisiko, askatasun eta osotasun sexualaren kontrako delituak edota ustelkeriarekin lotutako delituak izan badira.
    2. 2. Atestatuaren ireki zenetik 72 ordu igarota, diligentzia bat egin bada eta horrek emaitzaren bat emango balu.
    3. 3. Fiskaltzak edota Justizia Agintariak atestatuaren bidalketa eskatuz gero.
    4. 4. Gorroto delituak izan badira. Jokaera baztertzaile hauek igorri behar dizkie Justizia Agintariari zein diskriminazioaren kontrako berdintasunaren babes penalari dagokion ordezko Fiskaltzari.
  • Gora joan

    Izan al daiteke gizonezko bat genero indarkeriaren biktima?

    1/2004.ko genero indarkeriaren aurkako babes osorako Lege Organikoak ezartzen du bakarrik emakumea izan daitekela genero indarkerian biktima.

    Genero indarkeria
    Genero indarkeria dugu bakarrik gizonezko batek indarkeria erabiltzen duenean emakumearen kontra. Haien arteko harreman sentimentala izan edo izana behar du. Indarkeria hau ez da beti fisikoa izan behar psikologikoa zein sexuala ere izan daiteke.
    Etxeko indarkeria
    Familiaren barruan gertatzen den indarkeria da etxeko indarkeria eta fisiko zein psikologikoa izan daiteke. Adibidez, sexu bereko pertsonen arteko indarkeria (intragenerokoa), emakumearena gizonezkoen kontra, gurasoena seme-alaben kontra edo alderantziz, etxebizitza berean bizi diren adinako pertsona zein beste pertsona batzuen kontra.
  • Gora joan

    Zer da babes-agindu bat eta nola eskatu behar da?

    Indarkeriaren biktimentzako babes tresna bat da, genero nahiz etxeko indarkeria izanik. Biktima berak, senitarteko batek eta Fiskaltzak eskatu dezakete edota ofiziozko epaile batek hala erabakita.

    Lagun batek formulario bakar eta normalizatu bat bete behar du hura eskatzeko, polizia komisaldegietan, Guardia Civileko tokietan, epaitegietan, biktima diren emakumei emateko arreta bulegoetan zein administrazio publikoko laguntza- edo giza zerbitzuetan agertuta.

  • Gora joan

    Eskatu al dezakegu abokatu bat dohainik?

    Bai. Genero indarkeria pairatzen duen emakume orok eskatu dezake genero indarkeriaz berezitako abokatu bat, emakumearen kontrako ofizio-txanda duena.

    Pertsona honek, beste delitu batzuen biktima izan bada, eskatu dezake ofizio-abokatu bat, biktimaren diru-sarreren arabera.

  • Gora joan

    Egon al naiteke lagundurik salaketa egin den unean?

    Bai bikitima orok beti nahi duen edonorrez lagundurik egoteko eskubidea du.

  • Gora joan

    Eskatu al dezake adingabe batek salaketa bat lagundurik egon gabe?

    Bai, beti ere adinagatik zein egoeragatik behar besteko heldutasun ezaugarri duela hautemanda. Hala ere eta orokorrean, adingabeak salaketa jartzeko unean guraso zein legezko ordezkariz lagundurik egongo dira, bereziki adin gutxiko adingabe izanik eta hauen guztien artean bateraezintasunik hauteman gabe.

  • Gora joan

    Delitu bat al da nire bikoteak zein bikoteohiak edukiera sexuala duten nire irudiak zabaltzea baimenik izan gabe?

    Bai. delitu hau SEXTING izenaz da ezaguna eta edukiera sexuala duten argazki eta bideoen bidalketa zein zabalkundeari dagokio, han agertzen diren pertsona zein pertsonen baimena izan gabe.

  • Gora joan

    Zer da grooming-a?

    Grooming-a dugu heldu batek komunikabide teknologikoak erabiltzen dituenean adingabeekin harreman izateko, baita haiekin topaketa sexualak lortzeko zein ukituriko adingabe hauen haur pornografia eskuratzeko ere, haurrak agertzen diren grabaketen bitartez, haurrek berek bidalitako zein bideokonferentzien bidez lortutako grabaketak hain zuzen ere.

    Berariazko ekintzak dira heldu batek egiten dituenak, interneten adingabe batekin lagunarteko loturak ezartzeko asmoz, argazki erotiko zein pornografikoen bitartez asetze sexual bat izateko helburuarekin, baita benetako topaketa sexual bat prestatzeko ere.

  • Gora joan

    Bikoteak nire telefono mugikorra kontrolatzen du, salatu al dezaket?

    Kontrol mota hau, etengabean egiten denean, JAZARPEN mota bat izateko nahikoa izan daiteke, ZIBERJAZARPEN izenaz ezagututa. Eta bai, salatu dezakegu.

    • Sare sozialetan egiten diren aipamenen zelatan ibiltzea.
    • Lagunen argazkiak eta iruzkinak berrikustea, eta hauek erabiltzea zeozer aurpegiratzeko edota euren harremanak kolokan jartzeko.
    • Presio egitea zure kontaktuen zerrendatik gustuko ez dituen lagunak kentzeko.
    • Zure sare sozialetan bera sartzeko eskatzea.
    • Zure pasahitzak eskuratzeko modua bilatzea, zure profilak kontrolatu eta zure mezuak irakurtzeko.
    • Zure profilen dauden argazkiak ezabatzeko eskatzea, nola agertzen den gustuko ez duenez.
    • Beste lagun batzuekin ateratako zure argazkiak argitaratu ostean, nortzuk diren eta nondik ezagutzen dituzun azaltzeko estutzea.
    • Facebooken profilean zure egoera sentimentala eguneratzeko tematzea.
    • Bere aurrean postak irakurtzeko presio egitea.
    • Argazkiak nahiz barneko informazioa sare sozialetan argitaratzearekin mehatxu egitea, ez baduzu nahi duena egiten.
  • Gora joan

    Atzerritarra naiz eta gaur egun arauz kontrako egoeran nago Espainian. Nire bikotearen aldetik indarkeria pairatzen ari naiz, baina salatzeko beldur naiz, esan didanez nire jatorrizko herrira itzultzeko eskatu ohi diezadaketela, egia al da hori?

    Nahiz eta genero indarkeriaren biktima atzerritarra izan eta Espainian egoteko baimenik ez duen, badauka eskubidea genero indarkeriatzat jotako ekintzengatik salaketa bat jartzeko, baita bera defendatzeko abokatu bat eskatzeko eskubidea ere. Era berean, dohako laguntza juridikoa izateko eskubidea ere izango du.

    Genero indarkeriaren biktima den emakume etorkin orok eskatu dezake ezohiko egoerengatiko bizileku-eta lan baimena, bere aldeko babes-agindu bat eman zen unetik, edo horren ezean, Fiskaltzak egindako txosten bat izanda, genero indarkeriaren ezaugarriak izan direla adierazten dituena.

  • Gora joan

    Atzerritarra naiz eta Espainiara etorri naiz nire senarrari esker berriz elkartuta. Hark tratu txarrak ematen dizkit, baina beldur naiz galduko ote dudan familia berriro elkartzeagatik bizileku baimena salatzen badut.

    Genero indarkeriaren biktima den emakume etorkinak bere bikotearekin familia berriro elkartze baimena baldin badu, ezohiko egoerengatiko bizileku- eta lan baimena lor dezake, bere aldeko babes-agindua eman zen unea kontuan izan gabe.

  • Gora joan

    Atzerritarra naiz eta Espainiara etorri naiz baina arauz kanpoko egoeran nago eta nire bikoteak tratu txarrak ematen dizkit. Salatzeko beldur naiz herritik kanporatua izango naizen.

    Genero indarkeriaren egoera salatzerakoan emakumearen arauz kanpoko egoera agerian uzten bada edota salaketa jarri baino lehenago bere egoera irregularragatik zigor-prozedura irekita egongo balitz, baita kanporatze-agindurik emateke ere, prozedura guzti hauek eten egingo lirateke (geldituko lirateke).

  • Gora joan

    Desagertuta al dago senitarte edo lagunen bat?

    • Pertsona desagertua heldua bada

      • Salaketa aurkeztu baino lehenago eta desagerpena zinezkoa dela egiaztatzeko aldera, itxurazko arrazoirik gabe beste lagunen baten falta (senitarte, lagun, auzokide, lankide eta abarrena) hautematzen duen pertsonak laguna aurkitzeko kudeaketak egingo ditu segituan, besteak beste, telefono deiak, senitarte, lankide eta lagunekin harremanetan jartzea... laguna egoten den ohiko lekuetan, salaketa egiterakoan ahal den informazio gehien jaso dezaten. Gertakizun hau ikusita eta lagun desagertuaren ezaugarrien arabera, jarri egingo da salaketa.

        Desagerpenari buruzko Informazio hau aurreratu daiteke 911 edo 112 telefonora deituta, aldendudesagertutako lagunaren ezagurri nagusiak emanez, poliziaren langileek bilaketaren lehenengo gestioak egin ditzaten, laguna ikusirik izan zen azken lekutik hasita eta erreferentzia-puntutzat hartuta.

      • Lehen baino lehen jarriko da saleketa, lehenengo orduek berebiziko garrantzia dute eta, polizia, guardia civil zein autonomia-poliziaren edozein bulegoetan, salaketa jartzen den lekua zeinahi ere den, edota 911/012 telefonora deituta, eta 24/48 ordutik itxoin behar izan gabe.
      • Zein datu jaso behar dut ikerketa errazteko?
        • Desagerpenaren eguna, ordua eta lekua.
        • Salaketa egin den unean garrantzitsua da desagertutako lagunaren ezaugarri gehien ematea, besteak beste, ezaugarri fisikoak, jantziak, telefono mugikorrik badauka, nortasun agiriak, autoa, marka fisikoak, gaixotasunak, botikak, ohiturak, ibilgailuak, sare sozialak eta abar. Unean bertan posible izango balitz argazkiren bat ematea, berriki ateratakoa eta ezezko kasua izanik geroxeago itzuli egingo dena.
        • Azkarren egindako desagerpenaren salaketak erraztu egingo ditu poliziaren lehenengo jarduerak, laguna aurkitzeko aldera bideratuta. Gomendagarria da salaketa lehen bai lehen jarri eta ordu batzuk geroago bera kentzea laguna aurkituta edo itzulita.
    • Desagertutako pertsona adingabe bat baldin bada.

      Adingabe baten desargerpen bat izango balitz, heldu bat izango balitz bezala jardungo dugu, baina kasu honetan alerta sistema bat aktibatu egingo da, alerta-adingabe desagertua izenaz deiturikoa. Sistema honek adingabearen desagerpena bizkor eta segurki argitaratzeko helburua du, alertak eta laguntzeko deialdiak herritarrei igorrita, komunikabideen bidez eta gizateari mezuak zabaltzeko teknologia-gaitasun egokia duten instituzio eta erakundeen bidez.