Programak

Gorroto-delituak eta bortxazko erradikalizazioa

  • Gora joan

    Gorroto-delituak

    Gorro-delitutzat jotzen duguna pertsona talde bati zuzendutako aurreiritzi edo joera batek eragindutako ekintza kriminal bat besterik ez da eta horren arrazoiak, besteak beste, arrazakeria edo antisemitismoa dugu baita biktimaren ideologiari, erlijioari, siniesteari, etniari, arrazari edo dagokion herrialdeari, sexuari, sexu-identitate edo joerari, generoari, haren desgaitasunari eta pairatzen ari den gaixotasunari dagokien bestelako diskriminazioa ere.

    Herritarren Partaidetzaren Unitate Zentrala, haren lurralde-ordezkaritzekin batera, Polizia Nazionalaren bitartekari soziala dugu ondoko hauek lortzeko:

    • Etengabeko harremana elkarteekin eta GKE-ekin izateko.
    • Laguntza teknikoa eta poliziaren babesa errazteko.
    • Eskaeren eta kezken komunikazio-bidea izateko.
    • Talde desberdinek dauzkaten eskubideen ordezkariak diren hainbat elkarteekin aldizkako bilerak izateko.
  • Gora joan

    Gorroto-delituen aurreko prebentzioak

    Gorroto-delitu bat izan dela edo horren biktima izan zintezkeela usten duzun kasuetan, gomenduta dago, eta garrantzitua da diskriminazioaren edo bazterkeriaren aurrean, zure jarrera moldatzea ondorengo aholkuak hartuta:

    • Gertakaria salatu lehenbailehen. Nortasun-agiri bat ekarri, zure datu pertsonalak egiaztatzen dituena.
    • Lekuko izan zaren gertakariei edo jasandako gertakariei buruzko informazioa eman, baita ekintzaren egileari/egileei, lekuari eta bertan izandako lekukoei buruz ere.
    • Eman hitzez hitz egileak/egileek esandako hitzen eta esaldien deskribapen bat.
    • Gertakari hori arrazakeria, erlijio, jatorri, kultura, sexu-joera, desgaitasun eta abarreko kontu bat dela usten baduzu, horixe adierazi salaketa egitean, eta ondorio hori ateratzeko arrazoia (adierazpenak eta abar).
    • Azaldu ahalik eta zehaztasun handienaz ekintzen egilearen/egileen janzkerari, tatuajeei, markei, ezaugarriei, sinboloei edo anagramei buruzko datuak.
    • Zauririk edo lesiorik izanez gero, nahiz eta arina izan, bertaratu erietxetara eta eskatu medikutxosten bat salaketari eransteko.
    • Eskatu itzultzaile bat bertako hizkuntza ulertzen ez baduzu edota zeinu-hizkuntza erabiltzen baduzu.
    • Gertakariaren ostean, salaketa berehala jartzen ez baduzu, gomendagarria da horri dagokion informazioari buruzko oharrak idaztea edo grabatzea. Horrek ahalbideratuko du gertakariaren gorabehera guztiak ahalik eta zehaztasun handienaz jasotzea, salaketan bertan gertakaria irudikatzeko orduan.
  • Gora joan

    Jarduera-ildoak

    Segurtasun-Estatu Idazkaritzaren 16/2014 Agindua betetzeko aldera, -4/2020 SES Aginduak eguneratua-, “diskriminazioari buruzko legezko arauak urratzen dituzten jokabideekiko eta gorrotodelituekiko Segurtasun Indarren eta Kidegoen Protokoloa” onartzen duena, Ondoko Zuzendaritza Operatiboak Herritarren Partaidetzarako Unitate Zentral hau izendatu zuen “gizarte-bitartekari” gisa. Hau bat dator aipatutako Aginduaren hirugarren xedapenarekin baita aipaturiko Jarduera-protokoloaren bederatzigarren atalarekin ere, “Erkidegoarekiko harrenanei eta Giza-eskubideen aldeko eta biktimen GKEkiko harremanei buruzkoa”.

    Honenbestez, Herritarren Partaidetzarako Tokien, Barrutien eta Probintzien Ordezkaritzak gizarte zibilaren ordezkariekin harremanetan ari dira etengabe eta era berean GKE ezberdinek aurkeztu ditzaketen kezkak komunikatzeko bide bat izateko balio dute.

    Era berean sustatu eginen da talde desberdinetako eskubideen alde aritzen diren hainbat elkarteekin aldizkako bilerak egitea, alde batetik poliziaren lana ezagutarazteko aldera eta beste aldetik elkarte hauen ikuspuntuak ezagutzearren, poliziaren jarduerakiko eraginkortasun handiagoa ekar lezakeena.