Programak

Ikastetxe eta bere Ingurugiroen Bizikidetza eta Segurtasunaren Hobekuntzarako Plan Zuzentzailea

Ikastetxe mailan ematen diren arazoak direla eta Poliziarekin harremanetan jarri zaitezke, seguridadescolar@policia.es posta elektronikoaren bidez.

Polizia Nazionalak, Segurtasun Estatu Idazkaritzako 7/2013 Instrukzioa ezarri zenetik, modu egonkor batez lantzen du PREBENTZIOA, adingabeko eta gazteen segurtasun handiago bat lortzeko Espainia osoan, Herritarren Partaidetzako ordezkaritzen adituen sare zabalaren zehar, ikastetxe eta bere ingurugiroetan adingabeko eta gazteen segurtasunari loturiko kontuei era koordinatu eta eraginkor batez erantzuteko.

Planak ikastetxe eta heziketa-gizarteari polizia-aditu batekin harremana izateaz eta poliziak ikastetxe eta bere ingurugiroetan bertan egoteaz gain, gai hauei buruzko bilerak eta hitzaldiak eskaintzen dizkie:

  • Eskola-jazarpena.
  • Interneten erabilera segurua.
  • Sustantzia estupefazienteen kontsumo eta trafikoaren prebentzioa.
  • Gazte taldeen eta gorroto-delituen prebentzioa.
  • Genero indarkeriaren prebentzioa berdintasun-balioen igorpenaren bidez.
Informazio gehiago lortzeko, eskola ingurugiroan sortutako gertakari baten berri emateko edo Plan Zuzentzailearen ezarpenarako, seguridadescolar@policia.es-en bidez harremanetan jarri zaitez.