Herritarraren eskubideak erregistro elektronikoan

Polizia Nazionalean sartzeko erregistro elektronikoaren datuak babestearen informazio gehigarria

Tratamendu hau, tratamenduaren arduradunari dagokion betebehar legal aplikagarria betetzeko beharrezkoa da: 39/2015 Legea, urriak 1koa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa.

Tratamenduaren arduraduna

Polizia Nazionalaren Gabinete Teknikoaren Idazkaritza Orokorra. Segurtasuneko Estatu Idazkaritza. Barne Ministerioa.
Rafael Calvo kalea, 33, 28010, Madrid.

Datuak babesteko Ordezkaria

Polizia Nazionalaren Gabinete Teknikoaren Arlo Juridikoa. Segurtasuneko Estatu Idazkaritza. Barne Ministerioa.
Rafael Calvo kalea, 33, 28010, Madrid. Posta elektronikoa: policianacional.dpd@policia.es

Tratamenduaren helburua

Interesdunaren komunikazioa jaso, erregistratu eta organo eskudunari helarazten zaio komunikazio hori bideratzeko.

Interesdunak

Herritarrak eta enpresak.

Hartzaileak

Sektore Publikoa.

Nazioarteko transferentziak

Transferentzia hauek, indarrean dagoen legeria betetzean, interesdunak emandako datuak hirugarren estatu batera edo nazioarteko erakunde batera helarazteko Administrazioaren beharra eskaeratik ondorioztatzen denerako aurreikusitak daude. Kasu horietan arituko da bai Europako Parlamentu eta Kontseiluko 2016ko apirilak 27ko 2016/679 Erregelamenduaren arabera (EB), pertsona fisikoen babesa datu pertsonalen tratamendu eta beren zirkulazio askearen posibilitateari buruzkoa, baita Europako Parlamentu eta Kontseiluko 2016ko apirilak 27ko 2016/680 Direktibaren arabera (EB) ere, datu pertsonalen tratamenduari buruzko pertsona fisikoen babesa agintaritza eskudunen aldetik, prebentzio, ikerketa, detekzio edo arau-hauste penalen epaitze edo zehapen penalen betearazpen helburuarekin.

Iraupen epea

Informazioa bost urtez gordeko da, ondorio juridiko-penalak izan ditzaketen komunikazioak izan ezik beren edukiagatik dela eta. Kasu honetan komunikazio hauek, ikerketa eta prozesu judiziala garatzen den bitartean mantenduko dira. Halanola, ustezko erantzukizun kriminalen preskripzio-denbora bitartean eta aurrekari polizial zein penalen kantzelazio bitartean mantenduko dira.

Segurtasun neurri tekniko eta antolatzaileak

Era orokorrean, 3/2010 Errege Dekretuak, urtarrilaren 8koa, segurtasun neurri tekniko eta antolatzaileak ezartzen dituenak, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena, eta zehazki, INT 424/2019 Aginduak ezarritakoak, apirilak 10koa, Barne Ministerioko administrazio elektronikoaren eremuan informazionaren segurtasun politika onesten duena baita hauteskunde prozesuen behin-behineko emaitzen hedapenarako informazionaren segurtasunaren kontuetan ildo orokorrak ere.

Nola erabili zure eskubideak

Zure datuen sarbide, zuzenketa, ezabapen eta portabilitate eskubideak, datutratamenduaren mugatze- eta aurkakortasun eskubideak, baita datuen tratamendu automatizatuan oinarritutako erabakiak izatera bakarrik ere burutu ditzakezu Polizia Nazionaleko Babes Ordezkariaren aurrean eskubide hauek bidezkoak direnean, Rafael Calvo kalea, 33, 28010, Madrid. policianacional.dpd@policia.es posta elektronikoaren bidez. Baita Datuak Babesteko Espainiako Bulegora zuzendu zaitezke ere, Jorge Juan kalea, 6, 28001, Madrid edo dpd@agpd.es posta elektronikora.

Kontsultak edo zalantzak

Ezarritako komunikazio bideari buruzko edozein kontsulta edo zalantza registro.general@policia.es posta elektronikora zuzendu dezakezu.