Programak

Turismo Segurua Plana

Turismo Segurua Planaren helbururik nagusiena turismo-zonaldetan herritarren segurtasuna etengabean areagotzea da, baita inguru seguruagoa turistari eskeintzea gure herrialdean dagoelarik ere. Era berean, plan honen xedea esparru honetan Espainiako Gobernuak eta Autonomia - eta Toki Administrazioek egindako jarduerei bultzada bat ematea da eta jarduera horietan aktiboki parte hartzea; horrez gain, Espainiako turismo-sektorearen alde eta goi mailako lehiakortasuna lortzeko aldera elkarlanean aritzen saiatuko da, bai eta turismo-sektoreari lotutako erakunde publiko zein pribatu guztiekin elkarlanean jardutea.

  • Gora joan

    Turista Atzerritarrentzako Arreta Zerbitzua

    SATE-aren (Turista Atzerritarrentzako Arreta Zerbitzua) betekizun orokorra delituen eta arauhausteen biktimei arreta ematea da, euren hizkuntzaz, gestio-agiri eta prozedurak azaltzen lagunduz jazotako gertaeratik etor daitezkenak (bankuko txartelak zein kreditu-agiriak baliogabetzean, enbaxada nahiz kontsuletxearekin harremanetan jartzean, senitarteekin komunikatzea edo hauek topatzean eta abarretan).

    Ikusi salaketen buruzko informazio guztia

  • Gora joan

    Zure ibilgailuan

    • Oporretako tokira zoazelarik, zure ibilgailuari eta ondasunei dagozkien neurri zorrotzak hartu, eta ez gelditu pertsona ezezagunen eskaeren aurrean.
    • Saiatu baliozko ondasunik zure autoan begi-bistan zein autoaren barrualdean ez uzten.
  • Gora joan

    Garraio publikoa erabiliz gero

    • Ez fakturatu beste norbaiten bagajerik zure izenean.
    • Fakturazioa egin baino lehen zure ondasunak begi bistan eduki.
    • Ez ekarri bidaiarako diru askorik.
    • Ez utzi beste norbaitek zure maletak eramaten, horretarako egiaztaturiko pertsona bat izan ezean.
    • Bidaia trenean nahiz autobusean egitean, eduki begi-bistan zure bagajea, bereziki tarteko geldialdietan.
  • Gora joan

    Hotelean edo apartamentuan

    • Ez utzi begi-bistan dirurik ezta baliozko ondasunik ere. Aukera izanez gero, segurtasun kaxak erabili. Espainiarra ez bazara, kontuan izan kaxa horietan zure agiriak uztearena eta nortasunagiri zein pasaportearen egiaztaturiko fotokopia bat ekartzearena.
    • Zonalde komunetan ibiltzean, zaindu zure bagajea eta zure ondasunak.
  • Gora joan

    Toki publikoetan

    • Zaindu zure ondasunak jendez leporaino dauden tokietan (azoketan, emanaldietan, hondartzetan, igerilekuetan eta abarretan).
    • Saiatu zure aberastasunik zein ondasunik ez nabarmendu.
    • Kalean ez ibili zori-jokoetan.
    • Susmagarria dirudien laguntzarik ez jaso (jantzietako orbainez zein autoen matxuraz ohartaraziz).
    • Zure autoa gelditu egitean, saiatu behintzaz toki argitsu eta ibilitakoen bat aukeratzen baita segurtasun kamera batek izan dezaken ikus-eremuan dauden lekuak ere.