En la operación “Weka” han intervenido un total de 24 países pertenecientes a los continentes europeo y africano

La Policía Nacional participa en un operativo coordinado por INTERPOL contra la trata de seres humanos

Hay 195 personas detenidas -64 de ellas en nuestro país-, 477 víctimas del delito de trata de seres humanos identificadas y 767 migrantes irregulares interceptados

En el marco de este operativo la UCRIF Central ha desarticulado cinco grupos organizados dedicados al tráfico y trata de seres humanos con fines de explotación sexual y han sido identificadas y liberadas 20 víctimas de trata, dos de ellas de origen guineano menores de edad

09/04/21

2021eko apirilaren 09a.-

Polizia Nazionaleko agenteek nazioarteko operatibo batean parte hartu dute, INTERPOLek garatua, Afrikan jarduten duten eta helmuga nagusia Europako kontinentea duten antolakunde kriminalak identifikatu eta desegiteko, migratzaileen legez kanpoko trafikoan, gizakien salerosketan eta horrekin lotutako beste delitu batzuetan (kapitalak zuritzea eta dokumentuak faltsutzea, adibidez) nahasita baitaude. OIPC - INTERPOLek koordinatutako “WEKA” operazioan Europako eta Afrikako kontinenteetako 24 herrialdek hartu dute parte, eta azken balantzearen arabera, 195 pertsona atxilotu dituzte, gizakien salerosketa delituaren 477 biktima identifikatu dituzte eta 767 migratzaile irregular atzeman dituzte. Nazio mailan, Polizia Nazionalak 64 pertsona atxilotu ditu eta 152 etorkin irregular atzeman ditu. Atxilotuetako hiru -bi marokoar eta senegaldar bat- nazioarteko iheslariak ziren, eta horiei buruzko Jakinarazpen Gorriak argitaratu zituen Interpolek, nork bere herrialdean legez kanpoko immigrazioarekin lotutako ekintzengatik estradizio helburuz atxilotzeko eskatuz. Operatibo horren esparruan, Atzerritarren eta Mugen Komisaria Nagusiaren UCRIF Zentralak –immigrazio irregularrarekin eta gizakien salerosketarekin lotutako delituen ikerketan eta errepresioan erreferentea da Espainian– sexu-esplotaziorako gizakien trafikoan eta salerosketan aritzen diren bost talde antolatu desegin ditu; talde horien biktimak Uruguai, Brasil, Kolonbia eta Ekuatore Gineakoak ziren jatorriz. Ekintza horiei esker, salerosketaren 20 biktima identifikatu eta askatu dituzte, horietako bi adin txikiko ginearrak.

 

Nahiz eta gaur egun pertsonen mugimenduari mugak jarri, migratzaileen legez kanpoko trafikoan aritzen diren erakunde kriminalek delituzko jarduerarekin jarraitu dute, egokitzeko gaitasun harrigarria erakutsiz. “WEKA” operazioa bi fasetan garatu da. Lehenengoan, immigrazio irregularrarekin eta gizakien salerosketarekin lotutako hainbat ikerketa operatibo ustiatu dira. Bigarrenean, unitate espezializatuen aurretiko azterketari esker, polizia-dispositiboak ezarri dira funtsezko tokietan, operazioaren helburuekin lotutako delitu-jarduera antzemateko.

 

OCN-INTERPOLek Espainian koordinatutako operatiboa

 

Nazioarte mailako operazioa koordinatzeko, INTERPOLek Koordinazio Operatiborako Unitatea ezarri zuen Marokok Rabaten duen Bulego Zentral Nazionalaren barruan. Unitate horrek uneoro babestu ditu operazioan parte hartu duten hainbat polizia gorputz. Koordinazio Operatiboko Unitatea, berriz, harreman estuan egon da Idazkaritza Nagusiko Aginte eta Koordinazio Zentroarekin eta INTERPOLeko Sare Operatibo Espezializatuarekin, zeinean parte hartzen baitute Polizia Nazionaleko bi aditu espainiarrek.

 

Espainian, Nazioarteko Lankidetzako Dibisioko INTERPOLeko Bulego Zentral Nazionalak koordinatu du operazioa. Operatiboa ia Espainia osoan garatu da, Espainiak Portugalekin eta Frantziarekin partekatzen dituen muga-postuak barne. Horretarako, Immigrazio Klandestinoaren Aurkako Erantzun Brigadari, Mugen Unitate Zentralari, Portugalekiko eta Frantziarekiko Polizia eta Aduana Lankidetzarako Zentroei eta SIRENE Bulegoari atxikitako agenteek parte hartu dute. Patruila mistoak eta kontrol bateratuak egin dituzte, Portugalgo Atzerritarren eta Mugen Zerbitzuarekin eta Frantziako mugetako poliziarekin, 18.000 pertsona baino gehiago txekeatuz operatiboak iraun duen egunetan.

 

Legez kanpoko immigrazioan eragin handiena duten hegaldien kontrola eta ikuskapena indartzeko, hotspot bat ezarri zen Madril-Barajasko aireportuan. Hotspot horretan parte hartu dute trafikoaren eta pertsonen salerosketaren aurkako borrokan espezializatutako Polizia Nazionaleko agenteek, Madril-Barajaseko Aireportuko Komisaldegian lan egiten dutenek, hegaldiak eta bidaiariak kontrolatzen adituak direnek eta Espainiako OCN-INTERPOLeko poliziek. Pandemia egoeran egon arren, eta, ondorioz, aireko trafikoa murriztu arren, 30 hegaldi baino gehiago monitorizatu ziren, eta 5.000 kontsulta baino gehiago egin zitzaizkien INTERPOLeko datu-baseei.

 

Mota horretako nazioarteko eragiketek informazio-bolumen itzela sortzen dute, eta, INTERPOLen koordinazio-lanari eta analisi operatiboari esker, adimen kriminal bihurtzen da. Horri esker, WEKA operazioaren helburu nagusiarekin zerikusia duten ikerketek jarraitu ahal izango dute.