Polizia Nazionalak indarkeria bultzatzen zuen ideologia supremazistako talde bat desegin du
Polizia-operazioa zazpi pertsona atxilotu dituzte Madril, Bartzelona, Valentzia eta Alacanteko probintzietan
Miaketetan, besteak beste, lehergailuak egiteko eskuliburuak, su-armak, arma zuriak eta izaera supremazistako material ugari atzeman dituzte
Atxilotuetako bati leporatu diote Alcoy herriko LGTBIQ+ egoitza baten aurkako erasoa
28/01/22
Polizia Nazionaleko agenteek zazpi pertsona atxilotu dituzte (lau Bartzelonan, bat Torrejon de Ardozen (Madril) eta bi Alacanteko Alcoy eta Onteniente herrietan) gorroto delituetan, armak legez kanpo edukitzean, Estatuko Erakundeen aurkako irainetan eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta.Atxilotuek talde kohesionatua osatzen zuten sare sozialen bidez, eta gorrotoa eta muturreko indarkeria bultzatzen zuten kolektibo antagoniko eta zaurgarrien aurka
Ikerketa 2020ko lehen hiruhilekoan hasi zen, Polizia Nazionalaren herritarren lankidetzarako web atariaren bidez https://www.policia.es/_es/colabora_informar.php, salaketa anonimo bat jaso ondoren, zeinetan ohartarazten baitzen ultraeskuin erradikal eta bortitzaren ideologia duen foro bat sortu zela. Beharrezko ikerketak egin ondoren, agenteek ikusi zuten taldeak muturreko etsaitasuneko gorroto mezuak zabaltzen zituela, eta beste talde antagoniko eta zaurgarri batzuekiko indarkeria sustatzen zuela.
Atxilotuek sare sozialen, foroen eta berehalako mezularitzako aplikazioen bidez jarduten zuten, eta leku horietan mezu zuzenagoak eta filtratuagoak igortzen zizkieten modu anonimoan euren postulatu ideologiko erradikalekin bat zetorren profil bateko subjektuei. Profil eta blog horiek blokeatu egin dira dagoeneko.
Erregistro ezberdinetan aurkitutako informazioa aztertuta, agenteek erabaki zuten ideologikoki lerrokatutako pertsonez osatutako zelula bat edo batzuk egon zitezkeela, eta horiek beste subjektu batzuk atzeman eta doktrinatu zitzaketela, ordena konstituzionala iraultzera bideratutako ekintza bortitzak gauzatzeko asmoz. Horrela, Alcoy herrian (Alacant) LGTBIQ+ egoitza batean izandako erasoa atxilotuetako bati leporatu diote ikertzaileek.
Operazio konplexu hori joan den asteartean gauzatu zuen Informazio Komisaria Nagusiak, Madril, Bartzelona, Valentzia, Alacant eta Tenerifeko Informazio Brigada Probintzialekin eta Torrejón de Ardozeko (Madril) Tokiko Informazio Brigadarekin elkarlanean.
Miaketak aldi berean egin dituzte, eta agenteek errebolber bat, hiru karabina, su-arma simulatuak, munizioa, arma zuriak, beisboleko bateak eta lehergailuak egiteko eskuliburuak atzeman dituzte, besteak beste. Gainera, izaera supremazistako hainbat material konfiskatu dituzte -janzkera eta ideologia naziari buruzko dokumentazioa, adibidez-, baita hainbat gailu elektroniko ere.
Azken prentsa-oharrak
-
Bostera igo da Polizia Nazionalaren “10 bilatuenen” zerrendako atxilotuen kopurua
23/01/26
-
Vigoko portuan 200 kilo kokaina atzeman dituzte Latinoamerikatik zetorren edukiontzi batean ezkutatuta, “kako itsuaren” metodoaren bidez
23/01/26
-
“Dalen” erakunde kriminal suediarrak bahitutako gizon bat aske utzi du Poliziak 72 ordu baino lehen
22/01/26
-
Europar Batasunean droga sintetikoen aurka egindako operazio handienean parte hartu du Polizia Nazionalak
21/01/26