POLIZIA NAZIONALAREN IZENDAPEN ETA IKUR guztiak marka erregistratuak dira, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren menpe dagoen Espainiako Patente eta Marka Bulegoak bere erregistroen emakida eman zuenetik, abenduaren 7ko 17/2001 Legeak ezarritako xedapenen arabera, Marken buruzkoa, non eta Poliziaren Zuzendaritza Nagusiari markei dagokien eskubide esklusiboa eman zion ekonomia arloan. (34. art.)

  • Marka erregistratuak

    Polizia Nazionalaren marka erregistratuak, Polizia Nazionalaren nortasun korporatiboa osatzen duten osagaiak dira, erakunde hau ezagutua izateko eta bai bere nortasuna bai jendeaurrean agertu nahi duen modua adierazteko baliabide erabilgarri bat gisa hartuta. Hori dela eta, lege batek osagai hauen erabilera arautuko du eta hauen emakida erakundeak berak aztertuko duen ezinbesteko kontu bat da, legezko merkataritza-jarduera oztopatu edo mugatzeko asmorik gabe.

    Jarraian, marka erregistratuak adierazten dira, Espainiako Patente eta Marka Bulegoak emandako marka-erregistroko tituluen arabera. Edonor pertsona juridiko zein fisikok marka hauek erabil ditzake, espainiarra zein europarra izanda ere, gizarte-segurantzarekiko betebeharrak eta zerga-betebeharrak egunean edukiko dituena, beti ere kontratuak egiteko debekurik izan ez duena, hori azaroaren 8ko 9/2017 legeak ezarritakoaren arabera, Sektore Publikokoaren Kontratuei buruzkoa, Europar Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 23/2014/UE eta 23/2014/UE direktibak Espainiako araubidean sartu zituena.

  • Erabilpen-baldintza orokorrak

    Arestian aipatutako markaren bat duen produktuak sortzeko, diseinatzeko, ekoizteko edo salerosteko asmoz dabilen pertsona fisiko edo juridiko orok aurrez erabilera-baimena eskatu beharko du, dagokion jakinarazpenen bidez emanen zaiona, negozio juridikoa hobetuz, eta honenbestez, erabilera-baldintza orokorrak betetzera behartuta egonen da pertsona hori.

    Erabilera-baimena behin-behineko, doako, ez esklusibo eta besterengarriezina izanen da eta bakarrik eskaera-inprimakian agertutako xede zein produktuetarako emanen da. Baimen hori ematea Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren esku egongo da, beti ere emandako informazioaren arabera. Honenbestez datu faltsuak eman direla ohartuta, baimena baliogabetu egingo da.

    Era berean, doako emate bat da, etekin ekonomikorik lortu gabe eta zerbitzu zein produktuak sortzeko, asmatzeko, ekoizteko eta salerosteko prozesuan parte hartu gabe.

    Armarriak poliziaren uniformeetan
  • Erabilera-baimentze/berriztatzea

    Polizia Nazionalak erregistratutako marken erabilera baimentzeko/berriztatzeko eskaera egitekotan, ondorengo urratsei segi beharko zaie:

    • 1. Urratsa
    • 2. Urratsa
    • 3. Urratsa
      • Polizia Nazionalaren jabetza diren marka erregistratuak erabiltzeko baimena edo berriztatzea eskatzen duten pertsonen Adierazpen Arduratsua deskargatu eta bete. Adierazpen horretan, ekoiztu edo salerosiko diren produktuei buruzko arauetan zein aurreko agiri bietan ezarritakoa betetzeko engaiamendua agertuko da.

        Klikatu hemen ADIERAZPEN ARDURATSUAREN agiria deskargatzeko.

    • 4. Urratsa
      • Betetako eta sinatutako agiri hauek guztiak (sinadura elektronikoaz), Kabinete Teknikoaren Zuzendariordetza Nagusiaren Protokolo-Zerbitzuari igorri beharko zaizkio ondorengo posta elektronikoaren bidez: marcapolicia@policia.es

        Agiri hauekin batera, eskaerako inprimakian agertzen diren beharrezko agiriak ere eman behar dira.

        Prozedura honi buruzko zalantzarik izatekotan, galdetu dezakezu 91.322.32.07 telefonora deituta edota aurrez eskeinitako posta elektronikora idatzita.

        Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak erabilera-baimenarako egokitasuna balioesteko beharrezkoa izan daitekeen edozein agiri eskatu dezake.

  • Izapidatze-prozedura

    Eramangarriaz lanean ari den pertsona

    Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren Protokolo-Zerbitzua, zerbitzu honekiko harremanetarako datuak aurrez eman direlarik, eskaera jasotzeko, izapidatzeko, ebazpenproposamena emateko eta ondoren eskatzaileari ebazpena jakinarazteko arduradun organoa da.

    Besterik ezean Polizia Nazionalaren Kabinete Teknikoaren Zuzendariordetza Nagusiaren titularrak ebazpena emanen du, hilabeteko epean. Ebazpenaren izapidatzea urriaren 1ko 39/2015 Legeak esandakoari lotuta egonen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena hain zuzen ere.

  • Erabilera-debekuak

    • Erabilera-baimena besterengarriezina denez, debekatuta dago beste norbaiti erabilpena ematea.
    • Baimena jaso duen pertsona orok ezingo du inolaz ere Poliziaren Zuzendaritza Nagusiarekin merkataritza- edo babes harremanen bat aurrez daukala eta horri esker bere produktuak asmatu, diseinatu, ekoiztu edo salerosten dituela jendeari sinestarazteko aipamenik erabili, ezta orokorrean, baimena jaso duen pertsonak mesede-traturen bat jaso duela ulertaraz lezakeen harremanik ere.
    • Argitalpenei dagokionez, ez dago inolaz ere onartuta Polizia Nazionalak argitatze-izaera duten edukien sormenaz parte hartu duela edo horretan aritu dela edota argitalpenetan horietan agertzen diren iritziekin bat datorrela sinestaraz lezakeen adierazpenik erabiltzea.
    • Erabilera-baimena jaso duen marka eskuzkatu, antzeratu edo eraldatzea ez da inolaz ere baimenduta egonen. Zentzu horretan, Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak erregistratutako markekin nahasi daitezkeen antzeko diseinuak, logotipoak, leloak eta markak erabiltzea ez da inolaz ere zilegi izanen.
    • Poliziaren Zuzendaritza Nagusiaren webgunearekiko nahasmena ekiditzeko aldera, marka erabiltzea ez da inolaz ere zilegi egonen, beti ere web orrialde baten osagai nagusia balitz bezala edota nahasmena sortu lezakeen bestelako modurik hartuta.
    • Pornografia-materialik, bortxazko edukirik izan dezaketeen edota iseka edo trufarik egin dezaketeen nahiz baztertzaileak izan daitezkeen objektuetan, produktuetan, argitalpenetan edo webguneetan markak erabiltzea ez da inolaz ere zilegi izanen, baita zorijokoak suspertzen dituztenetan edo joera politiko nahiz sindikalik daukatenetan ere. Era berean, berezko ohorea errespetatu egin ez duten edo polizia-erakundearen ospea galaraz dezaketeen edukiak direla eta horrelako webguneetan markak erabiltzea ez da inolaz ere zilegi izanen.
    • Argitalpenen edukiak direla eta legean agertutako aginduak urratzen dituzten argitalpen horietan marka erregistratuak erabiltzea guztiz debekatuta dago.
    • Produktuen, zerbitzuen, marken, logotipoen eta enpresen izenean nahiz merkaritzaizendapenetan Polizia Nazionalaren marken osagairik sartzea ez da inolaz ere zilegi izanen.
    • Interneteko domeinurik erregistratzea ez dago inolaz ere baimenduta beti ere Poliziaren Zuzendaritza Nagusiak erregistratutako markak erabilita.
    • Polizia Nazionalaren Ikur-plaka errepikatzea ez dago edonola ere baimenduta.
    • Polizia Nazionala estatu mailan aritzen den erakunde bat denez, Espainiatik at markak erabiltzea ez dago edonola ere baimenduta, berezko baimena jaso ezean eta xede zehatzetarako.
  • Markaren erabilera berriztatzea

    Polizia Nazionalak erregistratutako marken erabilera-baimena urtebete baterako ematen da, beraz epe hori agortu baino lehen interesdunak baimena berriztatzeko idatzizko eskaera egin beharko du baimen hori eman zeneko baldintza berdinetan. Horretarako erabilera-baimena berriztatzeko eskaeraren inprimakia erabiliko du, baita webgune honetan eskura dagoen adierazpen arduratsuaren agiria ere.