SALEROSKETAREN BIKTIMAK OROKORREAN

  • Biktimak topatu daitezken lekuak
    • Sexuesplotazio helburua duen salerosketaren biktimak sarritan kalean topatu daitezke baita ondorengo sexu-merkataritzako dendetan ere:

      Tabernetan eta biluztasun-klubetan.

      Pornografia egiten diren etxeetan.

      Masaje-aretoetan.

      Lagun-nesken agentzietan.

    • Lan-esplotazio heldurua duen salerosketaren biktimek talde heterogeneo bat osatzen dute eta nekazaritzan, eraikuntzan eta etxeko zerbitzuetan topatu daitezke, baita legez kanpoko industrietan, drogen eta armen trafikoa barne. Emakumeak eta adingabeak gehien izan arren, gizonezkoek ere pairatzen dute esklabutza mota hau. Lan-esplotazio hauen kasuak hurrengoetan topatu ditzakegu:

      Abusubaldintzetan lan egin duten lantegietan eta jantzigintza-tailerretan

      Nekazaritza-produktuak jasotzen eta prozesatzen diren lekuetan

      Neskameak, haurtzainak direnean eta abarretan

      Eraikuntzan

      Ostalaritzan

    Garrantzitsua da halaber esplotazio mota bi hauek, sexu eta lan esplotazioa alegia, maila desberdinetan ez bereiztea, sexu eta lan esplotazioa aldi berean pairatzen duten biktimak topatu daitezke eta.

  • Orokorreko zantzuak.

    Ondorengo zantzuak berez salerosketa kasu baten aurrean gauden erabakitzeko nahikorik ez badira ere, delako pertsona hura beste pertsona batek/batzuek kontrolpean daukatela adierazteko gai dira eta horrenbestez sakonki ikertu egin behar da egora.

    • Nortasun agiririk (bereziki pasaportea) eta inmigrazio-agiririk (bizileku-baimen, bisatu eta abarrik) ez edukitzea. Agiri faltsuak edukitzea ere gerta daiteke.
    • Dirurik gabe edo diru-gabezian egotea, diruaren kontrolik ez izatea, tratanteak berak kontrolpean daukalako.
    • Lana uzteko edo lekualdatzeko ezgaitasuna.
    • Bidaia ordaintzeko gehiegizko gastua eta normalean bikitimak zorretan egongo dira hura ordaintzeko.
    • Bakartze soziala: kanpoko pertsonekin harremanetan jartzeko mugatzea, harremanak kontrolatzeko neurriak hartzea edo azalezko harreman bat izan dadin ziurtatzea
    • Bertako hizkuntzan komunikatzeko ezagaitasun edo zailtasunak izatea, bereziki, dagoeneko egonaldia luzea bada.
    • Ahozko jazarpen edo jazarpen psikologikoa pairatzea, biktima beldurtzeko, hertsatzeko edo doilortzeko helburuaz
  • Biktimaren inguruari dagozkion zantzuak
    • “Lanean” ari den tokietan muturreko neurriak hartzea, besteak beste, barrotedun leihoak, segurtutako ateak, toki baztertua izatea, zaintza elektronikoa eta abar. Inoiz ez ditugu biktimak toki hauetatik aldentzen ikusiko, lagunduta izan ezean.
    • “Lanean” ari diren tokietan bertan bizi dira biktimak, adibidez putetxe edo klubetan, edota euren etxebizitzatik “lantokiraino” kontrolpean eramango dituzte.
    • Jende aurrean ere kontrolpean dauzkate biktimak, bereziki medikuarengana, ospitalera edo klinika batera eramaten dituztenean sendabidea jasotzeko. Era berean, batzutan tratante horietako bat itzultzaile lanetan ibiliko da.
  • Ahozko ez diren jarrera-zantzuak
    • Biktimak uzkurrak dira eta gogorik eza adierazten dute hitz egiterakoan, baita gezur egiten dutela edo aginduak jarraituz aritzen direla hauetaman dezakegu.
    • Zabarreko itxuraz agertzen ohi dira, baita tratu txarren aztarnaz ere (ubeldurak, kolpeen aztarnak, bortxaketa edo sexu-jazarpenen aztarnak, urraketak, uspeldurak, erredurak)
    • Urduritasuna antzematen zaie , beldur eta/edo bereziki minberak eta gaitzikorrak direlarik.
    • Urduri-urduri dabiltza, bereziki, salerosketaren sarean sartuta dagoen eta “itzultzaile lanetan” dabilen laguntzaile batekin bilerara etortzean edota beste batzuekin harremanetan ibiltzean.
  • Ahozko zantzuak bileraren tartean sorturikoak.
    • Familiaren edo euren egoeragatiko beldurra edo kezka adieraz dezakete, jatorrizko herrian zein beste herri baten dagoen egoeragatik hain zuzen ere.
    • Erantzuteari muzin egiten diete edo ikara adierazten dute, bereziki tratantea izan daiteken edo sare kriminalaren barruan egon daiteken “itzultzailearekin” bileran egotean.
  • Biktimaren osasun fisikoaren zantzuak
    • Elikadura txarra, deshidratazioa eta higiene-baldintza kaskarrak.
    • Infekzioak eta sexu-transmisiozko gaixotasunak.
    • Ubeldurak, apurtutako hezurrak edo tratamendu medikurik jaso ez duten bestelako arazoen zantzuak.
    • Bortxaketaren edo sexu-jazarpenen zantzuak.
    • Gaixotasun larriak, diabetesa, minbizia edo heriotz-gaixotasunak, sendabiderik izan gabekoak.
    • Urraketen, uspelduren eta erreduren ageriko zantzuak.
    • Osasun-egoera txarra orokorrean.
  • Biktimaren osasun psikikoen zantzuak

    Sexu edo lan-esplotazio helburua duen salerosketaren biktimak aldaketa psikologikoak pairatzen dituzte oso maiz eta kasuaren arabera, aldartearen eragozpenak, estres larria, arazo psikologiko larriak eragin ditzaketenak. Eragozpen hauen artean, antsietatea, postraumatikoa, fobiak, izu-ikarak eta depresioa azpimarratu genituzke. Eragozpen hauen zantzuak hurrengoak nabarmenduko ditugu:

    • Trauma-ondoko estresa, eragozpen psikologikoak (trauma, depresioa, antsietatea). Nortasun-eragozpenak, egokituak, alkohol eta drogekin loturikoak, amnesiarenak, disoziatiboak, loaren eragozpenak.
    • Ohiko sintoma zein adierazpenak ondoko hauek izan daitezke: Buruko mina, loaren eragozpenak, erraz asaldatzea, eskuen dardarrak, itxuraz urduri zein kezkaturik egotea, erraz negar egitea, ideia garbirik izateko zailtasunak, bere burua ez balioestea, gauzekiko interesa galtzea, bere burua hiltzeko pentsamenduak, orokorreko nekea, tripako ondoeza, toxikoekiko eta alkoholarekiko menpekotasuna.