SEXU-ESPLOTAZIO HELBURUA DUEN SALEROSKETAREN BIKTIMAK

  • Sexu-esplotazio helburua duen salerosketaren biktimekiko mediku-zantzu bereziak.
    • Mediku-prozedura behartuak, hala nola abortuak eta euren nahiaren kontrako zein larderiaz egindako haurdunaldi probak.

      Infekzioak eta sexu-transmisiozko gaixotasunak.

      Bortxaketa edo sexu-jazarpenak.

    • Sexu-esplotazioen kasuetan topatzen diren zantzuak, bikitimaren adinaren araberako.
      • Eskolaurreko adinean: somatizazioak, atzerakadak eta jarreraren sexualizazioa.
      • 6 eta 12 urteko tartean: bere burua ez maitatzea, eskola-arazoak, loaren eragozpenak, reakzio psikosomatikoak, sabeleko mina.
      • Gazte adinean: Bere burua ez maitatzea, etxetik ihesaldiak, depresioa, haurdunaldia, automutilazioak, oldakor izatea, bere burua bakartzea.
      • Adin nagusian: Urteetan zehar pairatutako jazarpena ukatzea. Oroimenaren larritasuna, lehendabiziko haurdunaldiarekin etor daitekena, izaeraren aldaketa gogorrez, bere burua hiltzeko ideiaz eta erasotzailearekiko amorru eta mendeku sentipenez lagunduta. Gerta liteke halaber oroimen horri atxikirik izatea, semeak biktimak jazarpena pairatu zueneko adina erdietsi arte, baita biktima bera erasotzaile bihurtzeko aukera ere.