Interneten agenteek egindako bilaketari esker aurkitu zuten pieza.

Polizia Nazionalak brontzez egindako dokumentu juridiko bakarra berreskuratu du Madrilen, 2000 urte baino gehiagokoa

Erromatar dokumentu juridiko garrantzitsua da, Tiberio enperadorearen dekretu inperiala, soldadu eta beteranoen pribilegioak eta finantziazioa arautzen zituena, Zesar Augusto hil eta berehala aldarrikatua

Erromatar jatorriko brontzezko plaka epigrafikoa Madrilen enkantean jarri behar zutenean aurkitu zuten

Agiri juridiko erromatarraren pieza, polizia-armarriaren azpian

19/02/21

Polizia Nazionaleko agenteek Madrilen berreskuratu dute brontzez egindako dokumentu juridiko bakarra, 2000 urte baino gehiago dituena. Pieza, Interneteko agenteen bilaketari esker lokalizatua, erromatar dokumentu juridiko garrantzitsua da, Tiberio enperadorearen dekretu inperiala, soldadu eta beteranoen pribilegioak eta finantzazioa arautzen zituena, Zesar Augusto hil eta berehala aldarrikatua. Erromatar jatorriko brontzezko plaka epigrafikoa enkantean jartzera zihoala aurkitu zuten, hiriburuko enkante areto batean.

Sevillako antzinako gauzen denda 

Agenteek pieza erromatar garrantzitsu bat aurkitu zutenean hasi zen ikerketa, Madrilen enkantean jarri behar zuten webgunean bilaketa lanak egiten ari zirela. Lehenengo ikerketetan, agenteek jakin zuten gaur egungo jabeek erosi zutela plaka arkeologikoa, Sevillako antigoaleko gauzen denda batean. Establezimenduaren jabeak ez zeukan legezko jatorria egiaztatzen zuen agiririk. 

Gainera, hainbat ikerketa egin ostean, ikertzaileek egiaztatu zuten brontzezko pieza ez zela sartu Ondare Historikoaren Legeak ezartzen duen ondasun arkeologikoen inbentarioan. 

Brontzezko plaka erromatarren dokumentu juridiko garrantzitsua da; izan ere, iberiar penintsulan mota horretako dokumentuak, garrantzi legal, historiko eta arkeologiko handikoak, gutxi dira. Halaber, Tiberio enperadorearen dekretu inperiala dela zehaztu ahal izan da, soldadu eta beteranoen pribilegioak eta finantziazioa arautzen zituena, Zesar Augusto hil eta berehala aldarrikatua izan zena. 

Egindako ikerketaren ondoren, agintari judizialak brontzezko plakaren kautelazko esku-hartzea erabaki zuen, eta Kultura Ministerioko Ondare Historikoa Babesteko Zuzendariordetza Nagusiaren laguntza eskatu zuen, plakaren azterketa egokiak egingo zituzten teknikariak izendatzeko eta behin betiko destinorik egokiena emateko.