FAMILIA ETA EMAKUMEARI ARRETA UNITATEA

Familia eta Emakumeari Arreta Unitateak, genero, etxeko eta sexu indarkeriari buruzko arau-hauste penalen prebentzio eta ikerketan berizitutako Polizia Nazionalaren unitateak gara gu.

Familia eta Emakumeari Arreta Unitateak, poliziaunitate bereziak gara ondoko delituen kontrako borrokan:

GENERO INDARKERIA

Indarkeria hau dugu bakarrik gizonezko batek emakumearen kontra erabiltzen duenean. Haien arteko harreman sentimental bat izan edo izana behar da, eta indarkeria ez da beti fisikoa izan behar, psikologikoa edo sexuala ere izan daiteke.

Emakumearen kontrako indarkeria, gizon ete emakumen arteko desoreka historiko baten adierazle bat da, gizonekiko emakumearen menpekotasuna eta diskriminazioa ekarri duena, emakumeari bere askatasun osoa kenduz (2011ko Estanbuleko Hitzarmena)

Emakumeei zuzendutako indarkeria da, bakarrik emakume izateagatik, erasotzaileentzat emakumeek errespetuko eskubiderik, erabakitzeko gaitasuneko eskubiderik eta askatasun gutxieneko eskubiderik ez dutelako (1/2004 Lege Organikoa).

Etxeko indarkeria

Familia barruan gertatzen dena da etxeko indarkeria, adibidez gurasoek adingabeen kontra egiten duten indarkeria, seme-alabek gurasoen kontra egiten duten indarkeria, emakumeek gizonen kontra egindako indarkeria, sexu bereko pertsonen artean egindakoa (intrageneroa), adin nagusikoen kontra eta etxebizitza berean bizi direnen kontra egiten dena.

SEXU-INDARKERIA

Sexu-indarkeria dugu pertsona batek beste pertsona bati nahi ez den sexu-portaera jakin bat izatera behartzen dionean. Sexu-indarkeriak hainbat adierazpen izan dezake: bortxaketatik hasita eta jazarpena edota nahi ez diren ukitzeak izateraino

UFAM-ak estatu mailan familia eta emakumearen esparruan aritzen den polizia-zerbitzu osoa gara. Langile berizituak ditugu, edozein biktima ulertzeko, entzuteko eta arreta emateko gaitasuna dutenak.

  • Salaketak jaso eta ikertzen ditugu eta biktimak behar duen babesa eskeintzen diogu.
  • Nahiz eta pertsonak ez duen argi ikusten salaketa jarri behar duen ala ez, prozesuari buruzko informazioa ematen diogu baita.
  • Nahi den pertsonaz lagunduta egon daiteke uneoro.
  • Baditugu gurean zeinu-hizkuntza eta kanpoko hizkuntzen itzultzaileak, zerbitzu hori behar duten pertsonentzat.
  • Ezagaitunen bat duten pertsonek ere beharrak izan ditzakete eta kontuan hartzen ditugu.

Lanean ari gara gainerako instituzioekiko koordinazioa posiblea izateko eta hain zuzen ere, koordinazioa zerbitzu sozialekin, osasunzerbitzuekin, beste polizia batzuekin, biktimei arretako bulegoekin, elkarteekin eta GKEekin eta abarrekin.

  • Genero-indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren kode elektronikoa
    Genero eta etxeko indarkeriari buruzko legeriaren laburpena
    2017ko azaroaren 23a
  • 1/2004 Lege Organikoa
    Genero-indarkeriaren aurkako babes integraleko neurriak
    2004ko abenduaren 28a
  • 27/2003 Legea
    Etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen du.
    Data: 2003ko uztailaren 31
  • 3/2007 Lege Organikoa
    3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, emakumeen eta gizonen berdintasun eragingarrirakoa
    ata: 2007ko martxoaren 3a
  • 10/2011 Lege Organikoa
    10/2011 Lege Organikoa, uztailaren 27koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren 31-bis eta 59-bis artikuluak aldatzekoa.
    Data: 2011ko uztailaren 27a
  • Jarduteko protokoloa
    Genero-indarkeriaren biktimak artatzeko eta babesteko telefono zerbitzuaren (ATENPRO) jarduera-protokoloa
    Data: 2012ko uztailaren 27a
  • Jarduteko protokoloa
    Haurren tratu txarren aurka familian esku hartzeko oinarrizko protokoloa, Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioko Haurren Behatokiarena
    Data: 2014ko ekainaren 9a
  • 23/2014 Legea
    Europar Batasunean zigor-arloko ebazpenak elkarri aitortzea, hainbat esparru-erabaki Espainiako Zuzenbidean txertatzea, bai eta babesteko Europako aginduari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2011ko abenduaren 13ko 2011/99/EB Zuzentaraua ere
    Data: 2014ko azaroaren 20a
  • 1/2015 Lege Organikoa
    Código Penal
    Data: 2015eko martxoaren 30a
  • 4/2015 Legea
    Delituaren biktimaren estatutua
    Data: 2015eko apirilaren 27a
  • 8/2015 Lege Organikoa
    Haurrak eta nerabeak babesteko sistema obeditzea
    Data: 2015eko uztailaren 22a
  • 43/2015 Legea
    Gizarte-ekintzako hirugarren sektorea
    Data: 2015eko urriaren 9a
  • Europako Kontseiluaren hitzarmena berrestea
    Emakumearen aurkako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioa eta borroka (Istanbulgo Hitzarmena)
    Data: 2014ko ekainaren 6a
  • Nazioarteko hitzarmena berrestea
    Desgaitasuna duten pertsonen eskubideak (New Yorkeko hitzarmena)
    Data: 2008ko apirilaren 21a
  • 2011/92/EB Europako Zuzentaraua
    Sexu-abusuen, adingabeen sexu-esplotazioaren eta haur-pornografiaren aurkako borroka
    Data: 2011ko abenduaren 13a
  • 2011/99/EB Europako Zuzentaraua
    Babesteko Europako Agindua
    Data: 2011ko abenduaren 13a

ZEREGINA

Familia eta Emakumeari ArretaUnitateak genero, etxeko eta sexu-indarkeriari buruzko arau-hauste penalen prebentzio eta ikerketan berizitutako Polizia Nazionalaren unitateak gara gu.

Biktimak sistemaren erdigunean jartzen eta beraiei polizia-arreta osoa ematen ahalegiten gara. Gure zereginetan, zuzendaritza bakarraren menpe eta ikerketa lanekin batera, biktimekiko babesa eta laguntza sartzen ditugu, gainerako dagozkion instituzioekin elkarlanean.

IKUSPUNTUA

Estatu eta nazioarteko mailan emakumearen, familiaren eta adingabeen esparruan polizia-erreferentzia izatea, nabarmen beretizutako langileak izanez, biktimarengandik gertu eta kalitatezko eta ezagututako zerbitzu bat eskeintzen duena.

BALOREAK

  • Polizia-jarduketa osoa eta honekin batera prebentzioa, ikerketa eta biktimekiko babesa eta arreta elkartuta.
  • Biktimekiko enpatia eta sentikortasun soziala.
  • Genero ikuspegia.
  • Aniztasunarekiko tolerantzia eta errespetua.
  • Ezgaitasunari babesa eta engaiamendua.
  • Kontzientzia soziala.
  • Gertu egoteko berezitasuna.
  • Instituzioen arteko koordinazio eta lankidetza.
  • Profesionaltasuna eta malgutasuna.

Genero edo sexu indarkeriari buruzko informazioa behar baduzu edota informazioren bat igortzekotan bazaude, harremanetan jarri ondoko e-postaren bidez:

atencionfamiliaymujer@policia.es

Salaketa bat jarri behar baduzu edota arreta berezirik behar izanez gero, joan zugandik dagoen komisaldegira.