Aholkuak

Interneten erabilera segurua

  • Gora joan

    Gurasoek hartu behar dituzten neurriak, euren seme-alabei dagozkienak

    • Erabileraren arauak eta ondorioak ezarri behar dira.
    • Seme-alaben eskola- eta ikasketa ordutegia egokitu behar da gailu elektronikoen erabilerara.
    • Erabileraren denbora kontrolatu behar da.
    • Familiaren baimenarik izan gabeko produkturik ez eskatzen irakatsi behar diegu.
    • Interesgarriak zaizkien gaiei buruzko bilaketak egin ditzaten motibatu behar diegu.
    • Interneten erabileraren ondorio onuragarri eta kaltegarriak aipatu behar dizkiegu, norberaren intimitateari eragin diezaioketenak. Ustezko lagunenak eta faltsuak diren nortasun batzuekin txateatzeak eragin dezakeen arriskuak ezagutu behar dituzte, baita sexu-edukia duen materialik inoiz ez zabaldu ere.
    • Telefono-fakturak kontrolatu behar dira online-gastuetarako aurrekontu bat ezarriz.
    • Seme-alabek jaso, trukatu edo kopiatzen dituzten jokoei arreta berezia jarri behar zaie. Denak ez baitira dibertigarriak, horien artean badaude arriskutsuak eta bortitzak direnak.
    • Arauz kanpoko diren joko, software, pelikulak eta abar erosteak ekar ditzakeen ustezko onura ekonomikoak ez sinesten erakutsi behar diegu.
    • Nabigatzen duten edukia kontrolatu behar da, euren heziketa zein garapenerako kaltegarriak (pornografia-kontuak, arrazakeria, bortizkeria) izan daitezke eta.
    • Kontuan izan behar da iragazkiak eta jarduketa batzuetara sartzeko gurasokontrolerako programak instalatzea.
  • Gora joan

    Seme-alabek hartu behar dituzten neurriak

    • Linean egotean tratu txar baten biktima izanez gero, esaiozu heldu bati.
    • Ez oparitu informaziorik: Zure datu pertsonalak ez dira ezezagunen eskura izan behar.
    • Kontuz ibili interneten sartzen dituzun argazkiekin, zuri eta zure familiari buruzko informazio asko eskeintzen baitute. Galde egin gurasoei hauek banandu baino lehen.
    • Zaindu zure online-irudia, bizitza errealean egingo zenukeen antzera.
    • Saihestu zure adinerako egokia ez den edukirik.
    • Ezezagunekin topaketak izatea arriskutsua izan daiteke.
    • Kontuz ibili mezu arraroekin eta eranskiekin, birus bat izan daitezke eta.
    • Babestu zure ordenagailua antibirusen bat eta pasahitz seguruak erabiliz.
  • Gora joan

    Interneten bidez erosterakoan hartu beharreko neurriak

    • Denda elektronikoaren webgunea Segurtasun-ziurtagiria duela egiztatu. Hau izan ezkero, nabigatzaileak giltzarrapo moduko ikono bat izango du eta URLa https-az hasiko da http-az ordez.
    • Zure erosketak konfidantzazko webguneetan burutu, denda elektronikoaren arduraduna eta bere kokalekua agertzen direnetan.
    • Ahal denean, ordainketa elektronikoak bakarrik burutzeko egokituriko txartel bat erabil ezazu.
    • Erakargarriegi diren eskaintzaz ez zaitez fidatu, iruzurrezko webgune edo maula baten aurrean egon zintezke eta.
    • Zure dispositiboak zuzenki konfiguratuak daudela eta interneterako sarbidea ziurra dela egiaztatzeaz ez zaitez ahaztu, zure datu pertsonalak edo ordainketa datuak eman aurretik.
    • Erosketa bat burutzeko ez ezazu inoiz eskudirurik bidali. Ordainketa modua arretaz aukeratu.
    • Kontuz izan erosketa ordezkagirien kopiak salmenta-puntuko terminalen inguruneetan uztearekin, irabilgarria izan daitekeen txartelen informazioa dute eta.
    • Ez ezazu txartel zenbakia eduki sexual edo pornografikoa duten webguneetan sartu, adinduna egiaztatzeko aitzakiarekin eskatzen baita.
  • Gora joan

    Posta elektronikoari buruzko neurriak

    • Arreta ipini jatorri ezezaguneko mezu elektronikoak eta fitxategi erantsiak irekitzerakoan.
    • Beharrezko neurriak hartu, “opari” ederrak eskaintzen dizkizutenean eta, jasotzeko tarifazio berezia o zenbaki premium-etara telefonoz deitu behar baduzu.
    • Zure posta elektronikoa nori ematen diozun ondo pentsatu.
    • Antibirusa aktibatua izan beti.
    • Zure datuak ziur bidaltzeko, mezuak zifratuak bidali.
  • Gora joan

    Enpresek hartu beharreko neurriak

    • Kalitatezko pasahitzak erabili eta aldizka aldatu.
    • Ez itzazu pasahitzak pertson arrotzen eskura utzi.
    • Sarearen kudeaketa arduradun kualifikatu baten esku utzi.
    • Sarearen erabilpenerako protokoloa diseinatu.
    • Operazioak eta transakzioak kontrolatu ohikoa ez den ordutegian.
    • Segurtasun kopia politika egoki bat ezarri.
    • Enpresarekin zerikusirik ez duten eguneko pertsonen kontrola (teknikariak, informatikoak, mantentze-lanak, etab).
    • Software-aren eguneraketa etengabea.